Gazteria eta kontzientzia europarra: zergatik da garrantzitsua Europa begiratzea?
Gazteria eta kontzientzia europarra: zergatik da garrantzitsua Europara begiratzea?
Gero eta konektatuago dagoen mundu honetan, begirada europarra izatea ez da aukera bat soilik, behar bat ere bada. Euskadi Mugimenduan proiektuaren baitan, gure helburu nagusietako bat da Euskal Herriko gazteen artean kontzientzia europar aktiboa, kritikoa eta eraldatzailea bultzatzea.
Baina... zer esan nahi du benetan “kontzientzia europarra” edukitzeak?
Europa: mapa bat baino gehiago, proiektu komun baten parte sentitzea
Europa ez da kontinente bat soilik, ezta moneta berdina duten herrialdeen batura ere. Europa bada eskubide, balio, historia eta etorkizun partekatua. Gazteentzat honek esan nahi du:
Askatasunez mugitzea
Hezkuntza eta boluntariotzarako aukerak
Sare sozial eta kulturalak
Oinarrizko eskubideen babesa
Prozesu demokratikoetan parte hartzea
Kontzientzia europarra izatea da ulertzea Bruselan, Berlinen edo Budapesten gertatzen denak hemen ere eragina duela, Gasteizen, Donostian edo Berangon.
Aukera berrietarako atea
Erasmus+ edo Europako Elkartasun Kidegoa bezalako programetatik hasi eta Gazteriaren Egiturazko Elkarrizketa bezalako partaidetza-ekimenetaraino, Europak benetako tresnak eskaintzen dizkie gazteei. Baina tresna horiek ezagutzen ez badira, ez dira erabiltzen. Eta erabiltzen ez badira, Europa urrun eta hotz sentituko da.
Kontzientzia europarra sustatzea da gure herritar gisa ditugun eskubideak ezagutzea eta aktiboki baliatzea.
Pentsamendu kritikoa eta herritartasun aktiboa
Europarra izatea ez da dena onartzea. Alderantziz: parte hartzea, iritzia ematea, proposatzea eta etorkizun justuago bat eraikitzea da.
Euskadi Mugimenduan proiektutik tailerrak, benetako testigantzak, esperientzia-paneletan parte hartzea eta material didaktikoak eskaintzen ditugu, gazteek ikus dezaten Europa ere tokikotik eraikitzen dela, gure erabakien, ekintzen eta ahotsen bidez.
Gazte izatea eta europarra izatea da...
Beste herrialde batean ikasi eta ikuspegi berriarekin itzultzea.
Grezian, Italian edo Lituanian gizarte-proiektu batean parte hartzea.
Giza eskubideak Europa osoan defendatzea.
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzen diren espazioetan parte hartzea.
Gure errealitateak lotuta daudela konturatzea.
Laburbilduz
Kontzientzia europarra izatea ez da euskal izaera galtzea. Aitzitik, tresna gehiago izatea, sare gehiago, ikuspegi zabalagoa da.
Badakigu badagoela beste leku bat, eta gure egitekoa dela ezagutzea eta eraikitzea.
Eta zuk, Europako parte sentitzen zara?
Euskadi Mugimenduan proiektuan gonbidatzen zaitugu urratsez urrats ezagutzera. Ezagutzen dena eraiki daitekeelako, eta propio sentitzen dena defendatu.
Europa ere zure espazioa da. Has zaitez bizitzen.
Juventud y conciencia europea: por qué mirar a Europa es mirar más allá de nuestras fronteras
En un mundo cada vez más interconectado, tener una mirada europea no es una opción, sino una necesidad. En el marco de Euskadi Mugimenduan, uno de nuestros grandes objetivos es fomentar en la juventud vasca una conciencia europea activa, crítica y transformadora.
Pero… ¿qué significa realmente tener “conciencia europea”?
Más que un mapa: sentirte parte de un proyecto común
Europa no es solo un continente o una suma de países con monedas similares. Es también un espacio compartido de derechos, valores, historia y futuro. Para las personas jóvenes, esto se traduce en:
-
Libertad de movimiento
-
Oportunidades de formación y voluntariado
-
Redes culturales y sociales
-
Protección de derechos fundamentales
-
Participación en procesos democráticos
Desarrollar una conciencia europea es entender que lo que pasa en Bruselas, Berlín o Budapest también nos afecta aquí, en Vitoria, en Donostia, en Berango.
Una puerta a nuevas conexiones, ideas y oportunidades
Desde programas como Erasmus+ o el Cuerpo Europeo de Solidaridad, hasta iniciativas de participación como el Diálogo Estructurado con la Juventud, Europa ofrece herramientas reales para la gente joven. Pero si no las conocemos, no las usamos. Y si no las usamos, Europa se convierte en algo lejano, frío y burocrático.
Fomentar la conciencia europea significa también descubrir qué derechos tenemos como ciudadanía europea y cómo podemos ejercerlos activamente.
Pensamiento crítico y ciudadanía activa
Ser europeo/a no implica aceptar todo sin cuestionarlo. Al contrario: implica participar, opinar, proponer, y construir conjuntamente un futuro más justo, sostenible e inclusivo.
Desde Euskadi Mugimenduan proponemos talleres, testimonios reales, paneles de experiencias y materiales didácticos que muestran a las y los jóvenes que Europa también se construye desde lo local, desde nuestras decisiones, acciones y voces.
Porque ser joven y europeo/a es...
-
Poder estudiar en otro país y volver con otra mirada.
-
Colaborar en un proyecto social en Grecia, Italia o Lituania.
-
Defender los derechos humanos con personas de toda Europa.
-
Participar en decisiones que afectan al futuro del continente.
-
Descubrir que nuestras realidades están conectadas.
En resumen
Tener conciencia europea no significa dejar de ser vasco o vasca. Significa serlo con más herramientas, más redes, más perspectiva. Significa entender que hay un lugar más allá, y que también podemos hacerlo nuestro.
Europa también es tu espacio. Empieza a habitarlo.
Comentarios
Publicar un comentario